XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARITXO, - Asmatzen diñat ire baña ori.

Euskera ik jatorr esan denan bezala- den lasakampecirc;ntzat estutxoa, lotsagabientzat begirune geitxoduna, oraingo berrikeri galgarrien etsayik agiriena....

Orregatik guk artuko diñagu erabaki sendo bat: Jainkoaren aginduak zearo bete, oiturak zintzotzeko; ta sinistu ezaidan, urte gutxiren buru, gure gaurrko nayak ondore pozgarriak izango dizkin.

Gu izango gaitun Euskeraren Loreak.

MADALEN, - Mari, irekin bat naun gaurrtandik.

Jaunari eskerrak nere biotzean sorrtu den uste gozo bat.

Ire asmoa buru, Euskera biziko den sendo, luzaro ta Euskalerri guzian.

Ekatzan bosteko ori.

MARITXO, - No, besarrkada ta laztan bat (ematen dio).

MADALEN, - (Zerura begira) Jauna: erne bitez ugari Maritxok sumatutako Euskeraren Lore oyek Euskalerri guzian.

BIOK, - Ala izan bedi.